Elikagaietan egin ohi den antzera, jarduera bakoitzari euskaldunek dituzten aukerei buruzko ikurrak jarriko dizkiete.
Originala da erabat Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak sortu eta martxan jarri duen tresna berria, originala eta eraginkorra. Izan ere, horren helburua da herritarrei ekitaldi edo jarduera batean euskaraz aritzeko dauden aukerei buruz berehalako informazioa ematea
Horretarako, elikagaiek osagarri nutrizionalak azaltzeko erabiltzen antzeko ikur sorta sortu dute galdera hauei erantzuteko: Jarduera hau euskaraz izango da? eta Eskaintza erderaz izanagatik euskaraz mintzatzeko aukera izango dut?
Ekimen hau aisialdian, ikastaroetan, mintzaldietan, kontzertuetan, argitalpenetan, jai egitarauetan… erabilgarria izan nahi dute. Hala, gonbidapena egiten diete euskaldunei Euskararen Semaforoa praktikan jartzeko eta, era berean, sare sozialetan #EuskararenSemaforoa traola erabiltzeko. Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak eskuragarri jarri ditu tresna berri hau erabiltzeko argibideak, diseinuak eta adibideak hemen.
Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseilutik uste dute alor askotan euskararen eskaintza handitzeko beharra nabarmen eta agerian utziko duela ekimenak.