e-GA, HIZKUNTZA GUTXITUETAKO HIZTUN GAZTEEN PROIEKTU-LEHIAKETA ETA TOPAKETA BIRTUALA
2021 urteko edizioak bi ardatz izango ditu: hizkuntza-lankidetza sustatzeko proiektu-lehiaketa eta ekainaren 11n egingo den topaketa birtuala.

Iaz ezinezkoa izan zen HIGA – Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa antolatzea. Hasierako asmoa urtebete atzeratzea bazen ere, hilabeteak igaro ahala, Gasteizko Udalak aurten ere zailtasun ugari izango direla ulertu, eta edizio honen formatua aldatzea erabaki du. Hartara, e-GA sortu da. Egitasmo honek bere baitan biltzen ditu hizkuntza-lankidetza sustatzeko proiektu lehiaketa eta 2021eko ekainaren 11n egingo den topaketa birtuala.
Proiektu-lehiaketa
Hizkutza gutxituak biziberritzeko helburuarekin, hizkuntza-komunitate hauetako gazteen arteko elkartasuna eta lankidetza sustatzen jarraituko ditu e-GA proiektuak. Horrela, hizkuntza-lankidetzaren inguruko proiektuak garatzea da asmoa, eta hauek dira lehiaketaren oinarriak. Maiatzaren 23ra arte dago irekita lanak aurkezteko epea.
Topaketa birtuala
Ekainaren 11an, Oihaneder Euskarare Etxean, egingo da topaketa, eta streaming bidez zabalduko da. Kike Amonarrizen hitzaldiak, proiektu-lehiaketaren sari-banaketak eta Ibil Bedi taldearen kontzertuak osatuko dute topaketaren egitaraua.