Dani de Ayala: “Hizkuntza aldatuz, gure penstamenduari karga sexista kendu diezaiokegu.”
Gasteizko Udalak, GEU elkartea eta EBETErekin batera euskara eta hezkidetza uztartuko dituen ikastaroa eskainiko du azaroaren 30ean, 17:30etik 20:30era, Oihaneder Euskararen Etxean. Haur eta gazteekin lan egiten duten hezitzaile guztiei zuzendua dago. Gu GEU elkarteko kide den Dani de Ayalarekin egon gara.
- Zer eragin du hizkuntzak hezkidetzaren lanketan?
Hizkuntza penstamenduaren garraioa delaren ideiarekin bat egiten dugu. Pentsatzen duguna ageri da hitz egiten dugunean, eta, hitz egiterakoan esaten dugunak gure pentsamenduan eragiten du. Horregatik, gure hizkuntza aldatuz, hau da, hizkuntza ez sexista erabiliz, gure penstamenduari karga sexista hori kendu diezaiokegu, guztiz ez bada ere.
- Hizkuntza zenbateraino eta nola landu eta egokitu daiteke hezkidetzaren arloan?
Gure giztarte matxistak gure hizkuntzan eragin eta matxista ere bihurtzen du. Gizartea egokitu behar dugun moduan gure hizkuntza ere egokitu beharko dugu. Nahiz eta oso gertu izan Euskarak baino zama sexista handiagoa duten hizkuntzak ezin dugu ukatu gurea ere karga sexista handia duen hizkuntza denik.
- Hizkuntza 4Hezkidetza norabideaz aritu gara orain arte. Eta hezkidetzaren lanketak zein eratan sustatu dezake hizkuntza gutxitu baten erabilera?
Lorea Agirrek dio XXI. mende honetan euskaltzaleok bi jarrera izan ditzakegula. Bata, euskararen aldeko borrokan zentratu eta inguratzen gaituen guztia ikusi gabe euskal ghettoa sortu; eta bestea, inguratzen gaituzten arazo, errealitate eta borroka horiekin bidea egin eta ondorioz elkar elikatu. Feminismoa, modu berean hezkidetza ere, borroka horietako bat da. Aukeratu beharko dugu.
– Euskara eta hezkidetza. Bi zeharlerro. Zer garrantzi du zeharlerroak elkarrekin lantzeak?
Eduki bat zehar lerroetan lantzeak ikuspegi orokor bat ematen dio. Trasmititu nahi ditugun balore orokor guztiak zehar lerroetan landu beharko genituzke bi edo hamaika izan.
- Nola eragin liteke haur eta gazteen kontzientziazioa arlo honetan?
Hasieratik errespetuz jokatuz, erreferenteak eskeiniz, sentimendu eta sentsazioekin kontuan hartuz, bizipen positiboekin lotuz…
Animatu eta etori formazioara.
- Nola landuko dira edukiak?
Zehar lerroetan lantzea eraginkorrena dela uste dugu. Eduki espezifiko moduan lanzteak ez duela ezertarako balio uste dugu. Ezertarako balio ez duen moduan martxoaren zortzian kalera ateratzea emakumeen eskubideak aldarrikatzera urteko gainontzeko egunetan ahazten baldin baditugu.
- Saio praktikoa edo teorikoa izango da?
Teoriatik abiatuta, ekintza praktikoen bidez parte hartzaileen esperientziekin ikastea espero dugu.
- Nori zuzendua dago ikastaroa?
Haur eta gazteekin lan egiten duten hezitzaile orori.
- Izen emateak non egin daitezke?
Gure helbide elketronikora idatziz –ddeayala@geuelkartea.eus– izen eta abizenak aipatuz edo gure telefono zenbakira deitzen -688 651 161-