Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak datozen bost urteetarako plangintza egin du.

Euskaraba-k martxan jarri du ‘Euskaraba Podcastak saioa’, hamabostean behin hemen zein Ivoox kanalean entzungai izango dena. Saio horretan euskaraz saretzen dabiltzan Arabako proiektuak ekarriko dira plazara.

Lehen saioan Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluko kide Christian Alemany izan da elkarrizketatua. 2016an jaiotako kontseiluak bide emankorra egin du gaur egunera arte, eta azken hilabeteetan gogoeta sakona egin dute hurrengo bost urteetarako ibilbidea finkatzeko.

Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak eskualdeko eragile desberdinekin (kirol, kultura, hezkuntza, aisialdi, migrazioa…) lankidetzan dihardu, instituzioak inplikatzen eta norbanakoei ere konpromisoak eskatzen.

Alemanyk aitortu du pandemiak euskarari kalte egin diola; horregatik, 2021ean berraktibatzen aritu dira eta orain aurrerapausoak egin nahi dituzte berriro. “Ezin dugu atzerapausorik onartu; bakoitzak bere tamainan baina pausoak egin behar ditugu aurrera”.

Entzun hemen podcast-a: