Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak, AEK-k eta Aiaraldeko Berbalagunak Gurasoleku ekimena martxan jarri dute Amurrion; gerora Aiaraldea osora zabaldu nahi dutena.

Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak, AEK-k eta Aiaraldeko Berbalagunak-ek Lasarte-Orian 2017an jaiotako Gurasoleku ekimena Aiaraldera eraman eta haien ezaugarrietara egokitu dute.

Ekimen honen helburua da 0 eta 5 urte arteko umeak dituzten familietan euskararen transmisioa indartzea. Amurrion hasi dira lanean, baina asmoa da poliki-poliki Aiaraldea osora zabaltzea.

Lehenik eta behin, adin horretako umeak dituzten Amurrioko ikastetxe guztietan aurkeztu zuten asmoa. Eskola guztiek aho batez onartu zuten parte hartzea. Horren ostean, irakasle eta tutoreei prestakuntza eman diete; eta jarraian gurasoendako motibazio saioa egin dute.

Gurasoei hainbat erreminta erraztu dizkiete eta sareak ere sortzen dabiltza. Hala, eskolatik kanpo ere eragiteko Guraso Euskaltegia, Gurasolagun eta Gurasolagun agenda ekintzak ere gauzatu dituzte.

Radio Vitoria-ko ‘Euskara Araban’ saioan Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari Christian Alemany elkarrizketatu dute.

Entzun hemen: