Planak 76 ekintza zehatz ditu eta Arabako gizarteko eragileek hartu dute parte lanketan. ‘Euskara Sustatzeko Plan Estrategikoa Araban (2019-2022)‘ aurkeztu zuten jendaurrean irailaren 26an Europa jauregian. Aurkezpen-ekitaldian Plana lantzen aritutako hainbat eragile izan ziren, besteak beste, Foru Aldundiko, Gasteizko Udaleko eta Batzar Nagusietako talde politikoetako ordezkariak, baita Plana zehazteko orduan aholkularitza lanak egindako Elhuyar enpresakoak […]