Bintou Traore dinamizatzaileak azaldu ditu Gasteizko Auzoko ekimenaren nondik-norakoak.

Auzoko da euskara egunerokoan bizi dutenak eta euskararengana hurbildu nahi duten jatorri desberdinetako pertsonak batuta sortzen den ekimen aberasgarria.
Ekimenak hainbat urte daramatza lanean Gasteizen, eta iaz dinamizatzaile berria batu zen ekimenera: Guinea-Conakri -ko jatorria daukan Bintou Traore gazte gasteiztarra.
Gaur egun Gasteizko Auzoko-n bederatzi pertsonek parte hartzen dute, eta haien jatorriak askotarikoak dira: Guinea-Conakri, Kolonbia, Senegal, Venezuela, Argelia eta Euskal Herria, besteak beste.
Programan parte hartzen dutenek euskara ikasteko aukera dute, beste kultura batzuk ere ezagutuko dituzte; finean, norberaren kultura ezagutzera eman eta besteenetaz ikasi.
Horretarako, batez ere jokoak egiten dituzte eta baita ekintza eta irteera bereziak: hala nola, museotara joatea, izotz pistara, liburutegira eta hango bazkide txartela egin…
Parte hartzen dutenek bi ezaugarri desberdin izan ditzateke, elkar osagarriak direnak: auzotarra, euskara barneratuta daukana; eta auzokidea, euskara urrunagotik bizi izan duena.
Traorek azaldu du taldean oso giro ona dagoela eta egiten dituzten dinamikatan elkarrengandik asko ikasten dutela. Auzoko parte hartzeko motibazioei dagokionez, arrazoi desberdinak daude: “Haietako batzuek euskaraz hitz egiten duten seme-alabak dituzte eta haiei etxekolanekin lagundu nahi diete; beste batzuek bizikidetza hobetzeko ikasi nahi dute euskara; eta beste batzuei hizkuntza interesgarria iruditzen zaie. Are gehiago, batzuetan entzuten denaren kontrara, partehartzaile batzuen ustez euskara ikastea erraza da.
Inork Gasteizko Auzoko-n parte hartu nahi badu, bi bide ditu: 688 631443 telefono zenbakia edo auzoko.gasteiz@gmail.com