Soziolinguistak maori hizkuntzak Zeelanda Berrian izandako biziberritze prozesua aztertzen dihardu, euskaldunok hortik ere ikasteko.

‘Kia ora, takatapui: maoriera eta euskararen biziberritze prozesuak elkarlotzen’ izeneko proiektua saritu du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Sariak. Hala, honako hau da ekimen honek ikerketa bat saritzen duen lehenengo aldia, eta egilea, Garaio, saritutako lehen arabarra.

Epaimahaiak nabarmendu du Garaiok “metodologia berritzailea” erabili duela; eta ikertutakoa “baliagarria izango dela maori kulturaren ikuspuntu filosofo eta akademikoa euskal kulturara hurbiltzeko”.

Hala, Garaiok jasoko du 6.000 euroko laguntza Zeelanda Berrian ikerketa egonaldi bat egin ahal izateko; eta, ondorioz, Antipodatan dagoen kultura horrekin harremanak lantzeko. Izan ere, Gararioren esanetan, “beste kultura batzuekin ez bezala, maoriarekin oso harreman gutxi izan dute orain arte Euskal Herriko ikertzaileek”.