Bideo bat sortu du zein pauso eman behar diren azaltzeko

Euskararen erabilera bermatzeko helburuarekin, batzar eta ekitaldietan erraz erabili daitekeen aldibereko interpretazio sistemaren inguruko azalpen bideoa sortu du Lanekik, Lanabes egitasmoaren barruan.

Helburua da Lanbide Heziketako ikastetxeetan gurasoekin egiten diren batzarretan zein bestelako hizketaldietan euskararen erabilera sustatzea.

Lanekik ezagutzera eman duen sistema doakoa da eta Telegram aplikazioa deskargatuta erabili daiteke.