Alea-k kudeatzen duen ‘Euskararen Agenda’ erreferentea da aspalditik euskal hiztunentzat zein euskara hitz egiten ez duten gainontzeko arabarrentzat.

GEU elkarteak eta Gasteizko Udalak 2007an jarri zuten martxan Euskararen Agenda, Gasteizen euskaraz eskaintzen ziren kultura eta aisialdi ekintzak batzuen zituen agenda. Gerora, 2012an, Arabako Foru Aldundia batu zen ekimenera eta Arabako agenda osatzeari ekin zioten.

Ordutik Alea-ko lantaldeak darama astez aste agenda hori osatu eta zabaltzearen ardura. Astero 5.000 lagunetik gora jasotzen dute horren berri buletin bitartez, baina badira horren berri izateko modu gehiago: Alearen webgunean zein honek kudeatzen dituen sare sozialetan.

Radio Vitoria-ko ‘Euskara Araban’ saioan Alea-ko zuzendari Aritz Martinez de Luna elkarrizketatu berri dute. Entzun elkarrizketa: