Arabarren eta Gasteiztarren euskararen ezagutza, erabilera eta iritziak

Azaroaren 2an, Oihaneder euskararen etxean.

Aztiker Soziologia Ikerguneak, Arabako Foru Aldundiaren eskariz eta Gasteizko Udalaren laguntzaz, inkesta zabal bat egin du arabarren eta gasteiztarren euskararen ezagutza, erabilera eta iritziak ezagutzeko.

Oinarrizko datuak aztertzeaz gain, hainbat arlotan euskararen erabilera indartzeko egiten ari diren lanen inguruko balorazioak ere jaso dira. Aztiker Ikerguneko Asier Etxenikek horren guztiaren berri emango du labur-labur, Arabako eta Gasteizko ikuspegi orokorra emateko helburu.

  • Eguna: azaroak 2 (asteazkena)
  • Ordua: 18:30 – 20:00
  • Lekua: Oihaneder Euskararen Etxea (Betolaza aretoa)

Aurkezpenerako txostenaz gain, erantsita inkestaren dokumentu osoa ere. arabarren-euskara-ezagutza-erabilera-eta-iritziak-20153