“ARABAN, EUSKARA LANABES” jardunaldia egingo dute ekainaren 4an.

Lanabes, Araban Euskara Lanean, egitasmoko talde eragiletik “ARABAN, EUSKARA LANABES” izeneko jardunaldia aurkeztu dugu, ekainaren 4an Arabako Merkataritza eta Industria ganbaran ospatuko dena.

2015ean Araban Euskara Lanean izeneko hausnarketa saioan eman zitzaion hasiera LANABES proiektuari, Arabako 30 enpresa eta erakunderen ordezkariak bertaratu zirelarik, helburu garbia jarriz: Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia txertatzea, sustatzea, handitzea eta bitartekoak zein ereduak eskaintzea.

Datorren ekainaren 4an, berriz, LANABES talde eragilearen plana eta orain arteko emaitzak partekatu nahi ditugu, izan ere, LANABESen ekarria elkarlana da, enpresa pribatuak eta erakunde publikoak, elkarteak zein federazioak, helburuak partekatuz aritzea da.

Beraz, datorren ekainaren 4an egingo dugun “ARABAN, EUSKARA LANABES” jardunaldian bereziki LANABESen ibilbidea, balorazioa eta etorkizuneko erronkak irudikatuko eta partekatuko ditugu, bai eta Arabako Foru Aldundiaren Euskararen Foru Zerbitzuaren 2018-2021 Plan Estrategikoaren helburu nagusia ere. Bertan izango dira, besteak beste, Pilar Garcia de Salazar, Arabako Foru Aldundiko Diputatu Nagusiordea; eta Igone Martinez de Luna, Euskara, Kultura eta Kirol saileko Foru Diputatua.

NOIZ: Ekainak 4

ORDUTEGIA: 9:00 – 11:00

LEKUA: Arabako Merkataritza eta Industria Ganberaren formazio gunea (Manuel Iradier kalea, 17)

IZEN-EMATEAK
Gonbidapena irekia da eta parte-hartu nahi baduzu eman izena honako galdetegi hau osatuta:

https://goo.gl/forms/tpc5yVcXGfgxgd3E2