Arabako Kirol Federazioen Elkartea, marka eta erronka berrien bila

 

2017ko udaberrian, AFDA Arabako Kirol Federazioen Elkarteak, Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak jardunaldi bat antolatu zuten, MARKA ETA ERRONKA izenburupean, euskararen erabilerari buruz gogoeta egiteko. 80 lagun baino gehiago bildu ziren bertan: kirolariak, entrenatzaileak, klubetako edota federazioetako arduradunak, gorputz hezkuntzako irakasleak… Euskaraba webguneko kirola atalean duzue jardunaldiaren laburpen-bideoa eta informazio gehiago. 

Jardunaldiko parte hartzaileek harremanetan jarraitzeko beharra ikusi zuten: elkarren berri izan, eta elkarri lagundu. Orain, barne-buletin baten bidez, jardunaldietan hitz egindakoaren berri ematen die federazioak partaideei. Eta hainbat berri interesgarri dituzte: