Arabako euskararen historia… hiru minutuan laburbilduta!

Hainbat arrazoirengatik, arabar askok —baita euskaradun direnek ere— ezer gutxi dakite euskarak gure lurraldean egin duen ibilbideaz. Zure kasua ere bada? Ba, hementxe daukazu aukera aparta hutsune hori zuritzeko; eta labur-labur, gainera.

Izan ere, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, lankidetzan, honako bideo hau ondu zuten 2017ko Euskararen Nazioarteko Egunerako Mikel Ezkerro zinemagile forondarraren laguntzarekin. Bertan gure hizkuntzak Araban egindako bidea laburbiltzen da 3 minutuan bakarrik!

Partekatu!