Aiara
Egunean egun Aiarako Kuadrilla osatzen duten lurralde gehienak Aiarako Lurraren (“Muy Noble y Muy Leal Tierra de Ayala”) barruan zeuden historikoki. XIX . mendera arte, bost kuadrillak osatzen zuten Aiarako Lurra, eta, Erdi Arotik, Zaraobeko zelai enblematikoan egiten zituzten batzarrak.
Aiarako Kuadrillak 332,3 km2 ditu, eta azalera hori Aiaraldea eskualde naturalari dagokio. Arabako Lurralde historikoko %11 da, eta bertako bost udalerritan banatutako ia 34.000 biztanleak Arabako biztanleriaren %12 dira.
Eskualdea Bizkaiko Golkoko itsasotik hurbil dagoenez, ozeanikoa da bertako klima; urtarorik euritsuena negua da: urteko euri guztiaren %30 baino gehiago. Urteko oszilazio termikoaren batez bestekoa, 18 ºC-koa da, udan, eta 5 ºC-koa baino zertxobait altuagoa, neguan.
Hauek dira Aiarako Kuadrillako udalerriak:
- Amurrio
- Artziniega
- Aiara
- Laudio
- Okondo
Txostenak
Harremana
Aiarako Kuadrilla
Elespide auzoa, 2
01476 Arespalditza (ARABA)
Tel.:945399122 / 677566245
E-maila: cayala.alberto@ayto.araba.eus
Webgunea: www.cuadrilladeayala.com
Añana
Klimaz denaz bezainbatean, iparraldetik Bizkaiko Golkoko itsasoak eragiten digu, eta hegoaldetik Mediterraneo itsasoak. Beraz, barrualdeko kantabriartzat definituko dugu gure klima. Orografia ere berezia da, elkarrekin lotzen ez diren haranak baitaude.
Arabarrok, batez ere, nekazaritzatik, abeltzaintzatik eta basogintzatik bizi gara. Hala ere, azkenaldian industria ere garapen tresna garrantzitsu Kontuan hartzen hasi da, eta gure potentzial turistikoaren sustapenari ekin zaio.
Hauek dira Añanako Kuadrillako udalerriak:
- Gesaltza
- Armiñon
- Beranturi
- Oka Iruña
- Koartango
- Lantaron
- Erribera Goitia
- Erribera Beitia
- Uribarri Gaubea
- Zanbrana
Harremana
Telefonoa: 945 355089
E-maila: isabelcalderero@cuadrilladeanana.es
Webgunea: www.cuadrilladeanana.es
Helbidea: Foru enparantza, 11.
01213 Rivabellosa (ARABA)
Arabako Mendialdea
Arabako Mendialdeak hego aldean Arabako Errioxako Kuadrillarekin egiten du muga, Añana eta Trebiñuko ditu mendebaldean eta Vitoria-Gasteiz eta Agurain ipar aldean.
Kanpezu – Arabako Mendialdeko Kuadrillak honako sei udalerrik osatzen dute: Arraia-Maeztu, Bernedo, Kanpezu, Harana, Lagrán eta Urizaharra. Sei udalerri hauek 47 herritan banatzen dira, 39 kontzejutan antolatuta.
Eskualdeak 485,30 Km2 azalera du; menditsua da oso, 600 m.tik gora dago ia Kuadrilla osoa. Toloño mendilerroko gailurrek 1.300-1.400 m altuera dute. Erraza da, berriz, Arabako Mendialdera iristea bai Gasteiztik, bai Errioxatik, bai Nafarroatik: Gasteizko mendatetik (A-2124), Azazetatik (A-132), Opakuatik (A-2128), Herreratik (A-2124) , segun eta nondik iritsi nahi den.
Kanpezu-Arabako Mendialdeko Kuadrillaren egoitza Santikurutze Kanpezun dago.
Harremana
Telefonoa: 945 405424
Eposta: info@montanaalavesa.com
Webgunea: : www.montanaalavesa.com
Besterik: : www.facebook.com/montanaalavesa
Helbidea: Gasteiz-Lizarra Errepidea, 7
01110 Santikurutze Kanpezu
ARABA
Arabako Errioxa
Arabako Errioxa Ebro ibaiaren eta Kantabria eta Toloño mendilerroaren arteko tarte estuan dago, 316 km2–ko azalerarekin Arabako hegoaldean dago. Edafologia eta klima baldintza bikainak ditu nekazaritza ustiaketarako, batez ere mahatsaren ustiaketarako, eta horri esker, nortasun berezia du. Egoera geografiko hauek, paisaia eta klima berezia ematen dizkiote inguru honi, baita historia eta bertako jendearen izaerari ere.
Oszilazio termiko oso nabarmenak izaten ditu altitude eta mendizerrarekiko hurbiltasunarengatik. Negu latzak klimaren ezaugarrietako bat dira, hauetan termometroa, 10ºC zero azpira arte jaitsi daiteke eta uda berotsua da, bertan 30ºC-ak igarotzen dituztelarik. Udazkena eta udaberria leunak eta atseginak dira. Prezipitazio tasa 450 eta 600 mm-en tartean kokatzen da, horrela sail lehor eta bero batean sartuz.
Hauek dira Guardia – Arabako Errioxa Kuadrillako udalerriak:
- Mañueta
- Elciego
- Billar
- Kripan
- Bastida
- Laguardia
- Lantziego
- Lapuebla de Labarka
- Leza
- Moreta
- Navaridas
- Oion
- Samaniego
- Eskuernaga
- Iekora
Harremana
Telefonoa: 945 600252
Eposta: claguardia.lsueskun@ayto.alava.net
Euskara zerbitzua: www.euskaramaitedut.eus/
Helbidea: Gasteiz errepidea, 2
01300 Laguardia (ARABA)
Lautada
Aguraingo Kuadrilla (eskualdea) Arabako ekialdean dago, Lautadaren ekialdean, aldegia. Iparraldean: Gipuzkoarekin muga egiten du, Elgea eta Urkilla mendilerroetako mendietan. Elgean, aipatzekoak dira Artia (1.174 m) eta Saiturri (1.188 m) tontorrak; eta Urkillan, berriz, Aratz (1.443 m), Allaitz (1.231m), Umandia (1.224 m), Olano (1.082 m) eta Arbarrain (1.118m). Hegoaldean: Iturrietako mendiak eta Entzia mendilerroa. Hango tontorren artean, aipagarri ditugu Baio (1.197 m), Bitigarra (1.169 m), Santa Elena (1.110 m), Atxuri (1.106 m) eta Arrigorrista (1.153 m). Ekialdean: Burunda harana (Nafarroa) du mugakide. Mendebaldean: Arabako hiriburua, Gasteiz, du mugakide.
Hauek dira Aguraingo Kuadrillako udalerriak:
- Agurain-Salvatierra
- Alegría-Dulantzi
- Asparrena
- Barrundia
- Elburgo-Burgelu
- Iruraiz-Gauna
- San Millán-Donemiliaga
- Zalduondo
Txostenak
Harremana
Telefonoa: 945301200
Eposta: euskarazerbitzua.agurain@gmail.com
Helbidea: senda de langarika plaza – Agurain 5 bajo
01200-Salvatierra/Agurain
ARABA
Webgunea: www.arabakolautada.eus
Gorbeialdea
Izenak hala adierazten duenez, Gorbeia mendiaren magalean daude Gorbeialdeko Kuadrilla osatzen duten 3 udalerri: Zigoitia, Zuia eta Urkabustaiz. Apur bat urrunxeago gainontzeko hirurak: Arratzua-Ubarrundia eta Legutio, Arabako urtegi nagusien inguruan, eta Aramaio, Gipuzkoako Debagoienaren ondo-ondoan.
Txostenak
Harremana
Telefonoa: 945430167
Eposta: euskara@gorbeialdea.eus
Webgunea: www.gorbeialdekokuadrilla.eus
Helbidea: udaletxe plaza 1, 01130 Murgia
Gasteizko Kuadrilla
Vitoria-Gasteizko Kuadrillak 277 km2 inguru ditu, eta 230.000 biztanletik gora. Guztira 65 herri gune ditu. 1840an Vitoria-Gasteizko kuadrilla -artean Vitoriakoa zatekeen-bitan zatitu zen, hortik geroago Vitoriakoa eta Añanakoa
Kuadrillaren barruan ezberdindu beharrekoa da Vitoria-Gasteiz hiria dena, eta urteen poderioz berari lotu zitzaizkion herri guneek, gaur egun, autonomia administratiboa ere gordetzen dute Kontzeju deiturapean. Kontzejuon mugak munarriek ezartzen dituzte Vitoria(-Gasteiz)ko udalerriaren barruan. Administrazio eta estatistika kontuetarako Vitoria(-Gasteiz)ko kontzejuak hiru zonaldetan banatzen dira: Ekialdea, Ipar-mendebala eta Hego-mendebala.
Txostenak
Harremana
Telefonoa: 945161830
Eposta: zerbitzuak@vitoria-gasteiz.org
Udala: https://www.vitoria-gasteiz.org
Helbidea: Fray Zacarías Martínez Kalea, 2 (Oihaneder euskararen etxea)
Vitoria-Gasteiz
Araba
Trebiñu
Trebiñuko Barrendegia bi udalerrik osatzen dute, Trebiñuko Konderriak eta Argantzunek. 279,58 km²-ko eremu zabalak osatzen du 1929 biztanleko Trebiñu. Arabako lurretan egonik,
administratiboki Burgosko probintziari (Gaztela eta Leon) dagokio. Udalerri hauek inguratzen dute konderria: Iparraldean Iruña Oka eta Gasteiz, ekialdean Bernedo, hegoaldean (ekialdetik mendebaldera) Lagran, Urizaharra, Zanbrana, Berantevilla eta Armiñon eta mendebaldean Erriberagoitia.
Txostenak
Harremana
Telefonoa: 945360018
Eposta: euskeratrebino@gmail.com
Euskara zerbitzua: www.euskaratrebinu.wix.com/euskaratrebinu
Helbidea: Plaza María Díez de Ure 1 C.P: 09215-TREVIÑO- CONDADO DE TREVIÑO