Arabako 20tik gora enpresa batuko dira; eta izenematea zabalik dago.

Astelehenean, martxoaren 11n, Arabako Enpresen Foroa egingo da Arabako Merkataritza eta Industria Ganberan (Manuel Iradier kalea, 17).

Arabako Enpresen Foroa Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak lankidetzan eratutako ekimena da; eta Lanabes Araban Euskara Lanean izenpean, hizkuntzen kudeaketarekin interesa duten Arabako enpresen arteko praktika komunitatea aktibatzea du helburu.

Hemen duzu izena emateko aukera edo, bestela, erantsitako programan eskaneatuta.

Honakoa izango da astelehenerako prestatutako egitaraua:

-Gosaria eta harrera (8:45-9:10).

-Aurkezpena eta kokapena (Arabako Foru Aldundia).

-Ondo etorria, euskara eta ekintzailetza bat (Arabako Merkataritza Ganbera)

-Euskara enpresetan txertatzeko baliabideak (Eusko Jaurlaritza).
    • Lan hitz dirulaguntza deialdia.

-Solasaldia: ESKUARA proiektua nondik has gaitezke?
    • Hizkuntza irizpideak diseinatzeko prozesua IRSE eta EDIREN.

-Elkarlana.

-Zer berri: Korrika, Languages Lanean…

-Itxiera 11:00etan