Gasteizko Udalak antolatuta, larunbat honetan, irailak 16, hegaztiak ikusteko eta haien izenak euskaraz ikasteko irteera egingo du Fauneando ekimenak.

Euskalgintzan luzaroan aritutako Andoni Llosa bizkaitar arabartuak bere betiko zaletasuna den natura hartu zuen ogibide duela hainbat urte. Natura interpretatzen laguntzeko eta horien euskarazko izendegia berreskuratzeko hainbat ekimen antolatzen dituzte. Larunbat honetan, ‘Natur ibilbidea: euskara landu udako hegaztiekin’ ekimena egingo dute Salburuako Ataria-tik abiatuta, Fauneando ekimeneko kideek gidatuta.

Irteera hau zuzenduta dago hegaztien behagintzan hasteko asmoa dutenei eta baita ere horren gaineko jakinmina dutenei. Lehenik eta behin azalpen teknikoak emango dizkiete eta, gero, prismatikoak jantzita eta gida liburuen laguntzarekin irteera egingo dute hegaztiak identifikatu eta, bide batez, hegaztien euskal izenak ere ikasteko.

“Inguratzen gaituen naturako landare eta animali gutxiren izenak dakizkigu, eta ez bakarrik euskaraz. Gainera, oso gutxitan gara gai duten izenekin identifikatzeko. Orokorrean gaur egun gabezia handia dugu horretan”.

Eman izena hemen.

Entzun elkarrizketa osoa: