
Andoni Landak 1991tik dihardu Oiongo IKA euskaltegian euskara irakasten. Euskara irakatsi du Arabar Errioxan, Nafarroan eta Logroñon.
Iraganean, Andoni Landa Arabar Errioxara heldu zenean, euskara sinbolikoa zen han: “umeen izenak, jaietan aipamenen bat… baina kanpotarrak etortzen zirenean bakarrik entzuten zen euskara hitz egiten kalean”, azaldu du Landak.
Baina errealitate hori irauli da erabat: orain gutxi jakitera eman denez Arabar Errioxan euskararen erabilerak gora egin du beste behin; eta gero eta gehiago dira kuadrilla horretan euskararen alde abiarazten diren ekimenak (dela Korrika alternatiboa, Euskal Eskola Publikoaren jaia, eragileen arteko elkarlanak…).
Landak argi dauka gazteen aisialdirako hain erakargarria den Logroño Oionetik lau kilometrotara izatea euskararen erabileraren kontrakoa dela, baina baikor da, eta uste du errealitate horretan bizi arren euskararen erabilerak aldeko pausoak ematen badabil, beste leku batzuetan ere posible dela.
Entzun hemen elkarrizketa osoa: