Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak antolatuta, Aisiberri topaketak egin dira Gasteizen, aisialdian aritzen diren elkarte, enpresa eta erakundeak elkartzeko.

Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren aspaldiko asmoa zen Arabako aisialdiari haize berri bat ematea; horretarako antolatu dute Aisiberri topaketa. Oso sakabanatutako eremua dela ikusi dute, eta haien egoera ezagutzeaz gain, beraien arteko sinergiak sustatzea izan da helburua.

“Konturatu ginen denek kezka antzekoak dituztela, eta proposatu diegu bakoitzari euskararen erabilerarekin lotuta dituzten praktika onak erakusteko; horrela, guztiok elkar ikasteko”, azaldu du Gasteizko Udaleko Euskara Saileko Alex Vadillok.

Topaketan 22 elkarte, erakunde eta talde batu ziren -aisialdi elkarteak, Administrazioa, zerbitzu enpresak, Euskalgintza…-; eta behin eginda, bertaratutakoei galdetegi bat bidali diete bilera formatuan berriro elkartzeko asmoz.