Bi pertsona behar dira irailetik hasita hiru hilabetetarako

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean Euskaraldia ospatuko da Euskal Herrian, hizkuntza ohiturak aldatzeko dinamika. Aurreko edizioetan bezala, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak ahalegin berezia egingo du ekimen honi eskualdean hauspoa emateko. Horretarako, Euskaraldia eskualde horretan dinamizatzeko bi pertsona kontratatzeko deialdia zabaldu dute. Kontratuek hiru hilabeteko iraupena izango dute, lanordu osoan eta irailean hasteko. Deialdian parte hartzeko bidali curriculum-a info@aiaraldekoeuskalgintza.eus helbidera, uztailak 18 baino lehenago.

Informazio gehiago hemen.