Udako aisialdi-jardueretan euskararen sozializazioa nola landu ikasteko saio laburrak
Urtero bezala, Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Euskara Zerbitzuen sareak formazio saioak prestatu ditu uda honetan aisialdi ekintzetan arituko diren hezitzaile eta begiraleentzako.
Saio hauen helburua da hezitzaileei aisialdian edo kirolean euskararen erabilera sustatzearen garrantzia helaraztea, horretarako erabili ohi ditugun estrategiak azaltzea eta erabili ahal ditugun ekintzak eta jarduerak partekatzea. Saio arinak eta eraginkorrak izango dira.
Arabako Kuadrilletan aukera egongo da udako aisialdi-jardueretan euskararen sozializazioa nola landu ikasteko. Bertako begiraleei zuzenduta, hainbat formazio-saio antolatu dira, lurralde osoan zehar.
EGUTEGIA
DATA | ASTEGUNA | ORDUA | LEKUA | HARREMANETARAKO / IZENA EMATEKO |
---|---|---|---|---|
Ekainak 17 | astelehena | 18:00 | Dulantziko Kultura Etxean | arabakolautada.euskara@ayto.araba.eus |
Ekainak 26 | asteazkena | 17:00 | Zigoitiko Kultura Etxean | euskara@gorbeialdea.eus |
Uztailak 1 | astelehena | 17:15 | Amurrioko Mendiko Eskolan | bmendiguren@amurrio.eus |
Uztailak 2 | asteartea | 09:00 | Kanpezuko Kultura Etxean | euskara@arabakomendialdea.eus |
Uztailak 3 | asteazkena | 15:00 | Laguardiako Kuadrillaren egoitzan | claguardia.euskara@ayto.araba.eus |
Uztailak 4 | osteguna | 17:00 | Laudioko Herriko Plazako Erabilera Anitzeko Aretoan | mugurutza@laudio.eus |
Saioen gaineko informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan kuadrilla bakoitzeko euskara zerbitzuarekin.