Zinemairean izen berriarekin dator: ZineAraba. Aurten ere zinema euskaraz aire librean izango da Lurralde Historikoan.

Aldundiaren asmoa gune publikoak eskaintzea da non harreman sozialak euskaraz izango diren.

Zinemairean aire libreko proiekzioen agenda izango da hemendik aurrera:  www.zinemaairean.com-

Gasteiz, 2017ko uztailaren 5a. ZineAraba izeneko programa –lehen Zinemairean– aire libreko euskarazko zinema zikloaren laugarren edizioa hasiko da bihar, uztailak 7, ostirala. Argantzunen. Programak Lurraldeko 6 udalerritan izango da eta Ozaetan amaituko da abuztuaren 25ean.

Ekimen honen bitartez, Arabako Foru Aldundiak euskararen erabilera sustatu nahi du, Arabako Lurralde Historikoko herrietan euskaraz egiteko espazio berriak eskaintzearen bidez. Iazko balorazio bikaina jaso ondoren, Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatu Igone Martínez de Lunak dio “ekimen berezia da, beste urte batzuetan arrakastatsu suertatu dena eta horregatik jendea animatzen dut parte har dezan ZineAraba programan, zeina aisialdirako proposamena eta bizilagunekin euskaraz aritzeko aukera baita”.

Arabako Foru Aldundiaren eta Laboral Kutxaren arteko lankidetzari esker eta euskara Zerbitzuen(AEZ) kudeaketaren bidez egin ahal izan da ZineAraba. Hain zuzen, finantza entitate horrek 6.000 euro eman ditu programarako. Entitateko arduradun Kepa Ortiz de Urbinak nabarmendu duenez, “naturaltasuna normalizazioaren adibide da, askoz erraz eta aberasgarriagoa baita hezkuntza haurrekin eta gazteekin egitea”. Izan ere, zinema euskaraz eskaintzen duen proposamen hau 5 urtetik 45 urtera bitarteko jendearentzat da, hain zuzen adin tarte horretan baitaude lurraldean elebidun gehien. Honako pelikulak izango dira zikloan: Asterix eta jainkoen egoitza, Printze txikia, Gernika, besteak beste.
ZineAraba 2017 programa

Uztailak 7 Argantzun 22:00 h. Tximinoen erresuma
Uztailak 12 Laudio 22:00 h. Asterix: jainkoen egoitza
Uztailak 13 Aramaio 22:00 h. Gernika
Uztailak 14 Murgia 22:00 h. Ardiak eta otsoak
Uztailak 15 Kanpezu 22:00 h. Tximinoen erresuma
Abuztuak 25 Ozaeta 21:30 h Printze txikia