Euskararen Foru Zerbitzua

Zerbitzu Katalogoa

LAGUNTZAK

EUSKARAZKO SOZIALIZAZIO PROGRAMAK

Euskararen gizarte erabilera eta ezagutza suspertzeko hainbat esparrutan:

  • Aisian
  • Kirolean
  • Kulturan
  • Familian
  • Hezkuntzan
  • Euskalduntzean
  • Lanean
  • Komunikabideetan
  • Administrazioan

KOMUNIKAZIOA

Euskaraba web gunea

  • Euskararen normalkuntzaren helburuak, baliabideak eta praktika onak gizarteratzeko.
  • Laguntza, aholku eta zerbitzu emale gisa saretu den Arabako Euskara Zerbitzuen berri emateko.

Euskararen Agenda

Araban garatzen diren euskarazko ekimenen gaineko informazioa ematen duen erreferentzia guneak xede hauek ditu:

  • Euskarazko ekimenak bilatu
  • Partekatu, informazioa eta iritziak kontratastu.

Komunikazio kanpainak

Euskararen erabilera indartu, zabaldu, sendotu sustatu dadin antolatzen diren kanpainak: Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna, euskalduntzea sustatzeko matrikulazio kanpaina irailean, besteak beste.

BABESLETZA ETA PARTAIDETZA

Arabako Euskara Zerbitzuak

Helburu partekatuak mahaigaineratuz, lan-taldeka funtzionatuz eta koordinazioa eta elkarlana oinarri, Lurraldeko hainbat erakunderen arteko (Kuadrillak, udalak eta Aldundia) euskara zerbitzuek ontzen dituzten programak gizarteratzeko.

Euskaltzaindia

Euskara zaintzeko eta aitzinatzeko lankidetza hitzarmena.

Arabako Bertsozale Elkartea

Bertsolaritzaz arduratzen diren bestelako eragile guztiekin batera, bertsolaritza zaindu, sustatu, ikertu eta bere transmisioa eta etorkizuna bermatzeko.

Araba Euskaraz

Arabako ikastolen sustapenerako jaia Araban euskaraz izan dadin aldarrikatzeko.

Lanabes

Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia txertatzeko eta handitzeko.

ARGITALPEN ETA IKERKETAK

Euskara Foru Zerbitzuaren argitalpenak

Euskara, Kultura eta Kirol sailak editatu eta Araban euskararen erabilerarako lagungarri diren gida, aholku, esku-liburu, eskuorri edota bestelako euskarrietako argitalpenak gizarteratzeko.

Kanpoko erakundeentzako argitalpenak

Araban euskararen erabilerarako lagungarri diren gida, aholku, esku-liburu, eskuorri edota bestelako euskarrietako argitalpenak gizarteratzeko.

JARDUNALDI, TOPAKETA, HITZALDI ETA ANTZEKOAK

Araban euskararen erabilera zein ikerketarako lagungarri diren jardunaldi, topaketa, hitzaldi edota bestelako antzeko ekimenak antolatzeko edota sustatzeko.

ERAKUNDEAREN BALIABIDEAK ETA ARETOAK

Moldiztegi zerbitzua

Katalogo honetako jarduerekin loturiko karteleria, eskuorriak, liburuak, edota antzeko moldiztegi lanak argitaratzeko zerbitzua.

Aretoak

Katalogo honetako jarduerekin loturiko ekitaldietarako egoitza baliabideak (ekitaldi aretoak, bilera gelak, aterpetxeak, edota antzekoak) erreserbatzeko eta erabiltzeko zerbitzua.

 

WEB

EUSKARABA, Arabako Euskara Zerbitzuak
Euskaraba web gunean gure programa guztien gaineko informazioa duzu, eta bertan azaltzen da Arabako Euskara Zerbitzu guztien telefono, e-posta helbideak eta web guneak.
www.euskaraba.eus

Posta elektronikoa: euskaraba@euskaraba.eus

NON GAUDE

Arabako Foru Aldundia
Euskararen Foru Zerbitzua
Probintzia Plaza z/g
Vitoria-Gasteiz, 01001
Tel.: 945 18.18.18