Gasteizko jaietan, euskaraz han eta hemen

Gasteizko jaietan ere, euskaraz hitz egin, entzun, jolastu, aritu eta bizitzeko aukera eskainiko diguten hainbat gune izango ditugu. Gasteizko txoko guztiak euskaraz zipriztinduko diren arren, euskarazko musika, bertsolariak eta beste hainbat emanaldi ezberdin eskainiko dituzten gune erreferente hainbat izango ditugu. Txosnagunearekin batera, aurten ere Aihotz plazako txosna GEU elkartearen eskuetan izango da Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaietan. Mikel Urdangarin, Huntza, Hesian eta Maider Zabalegik osatuko dute 5etik 8ra bitarteko kartela, baina horiekin batera GEU elkarteak antolatutako hainbat ekintza izango dira.

Abuztuaren 2an, 19:00etan GEU sariaren banaketarekin Txosnaren irekierari ekingo zaio. Hasiera ekitaldi hau girotzeko dantza plaza izango da Ordago Folk taldearekin. Abuztuaren 3an, 20:00etan, The Icer Company taldeak eta DJ Lorok kontzertua eskainiko dute. Abuztuaren 7an, 21:00etan, Kargak & deskargak izeneko Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolarien ikuskizun berriaz gozatzeko aukera izango dugu. Aihotz Plazan, Gaztetxean eta Oihaneder euskararen etxean zehar, txoko ezberdinetan abiatuko da bertso-musika proposamen ibiltari hau.

 

Txandak egiteko aukera

GEU elkartearen txosnan txanda bat egiteko deia zabaldu du elkarteak. 200 lagun inguru behar dira ordutegi guztiak betetzeko. Laguntza eskaini nahi izanez gero 688819118/945222153 zenbakietara edo geutxosna@gmail.com helbidera jo dezakezu.