Etxea

Eskola elebidunaren ondorioz, guraso euskaldunen hazkundearekin gero eta gehiago dira etxeko hizkuntza euskara duten familiak. Transmisioa ahalbidetzeko gakoak eta eguneroko hizkuntza erabileretan baliozkoak izango zaizkigun aholkuak biltzen dituzten tresnak sortu dira.

Gurasoak

KUKU

Arabako gizartea urte luzez ari da belaunaldi berriak elebidun izatearen hautuan, hau da, seme-alabei euskara oparitzearen bidetik, argi dagoelako euskara jaso edo adoptatzen denean hiru maila ezberdintzen direla: familia transmisioa, irakaskuntza eta helduen euskalduntzea.

Euskararen Foru Zerbitzuaren II.Plan Estrategikoaren barnean, Arabako Foru Aldundia Osakidetza Araba Eskualdea eta Arabako Ospitale Unibertsitariarekin elkarlanean programa bat jarri zuen abian Arabako familia berri guztiei opari bat egiteko, KUKU liburua, euskararen adopzioan eta jaio berriari transmisioan laguntzeko, bai eta , ingurune eleaniztun batean familia berri bakoitzak nola jokatu jakin ahal izateko.

Hona hemen liburua pdf formatuan.

Gasteizko Udala

Webgune honetan Gasteizen euskararen transmisioa ahalbidetzeko zenbait gako eta aholku eta Gasteizko Udalak berak arlo honetan egiten duen lana azaltzen da. Azken urteotan gauzatutako lan, ikerketa eta kanpainak ikusgai dira bertan.