Esparru sozioekonomikoa

Garrantzia berezia du esparru sozioekonomikoak, hizkuntzaren sozializazioan.

Batetik, jendaurreko establezimenduak (dendak, tabernak…) estrategikoak dira, kontsumitzaileen hizkuntza eskubideen babeserako neurriak hartzeko. Bestetik, lan munduan, hiztunok egunerokoan garrantzia handia ematen diogun esparru horretan, erronka handia du oraindik euskarak, eta eremu asko du irabazteko.

Horretarako, ezinbestekoa da lan munduko eragileekin, eta lan munduari begira lanean ari diren hizkuntza-normalizazioko eragileekin elkarlanean jardutea.

Merkatari eta ostalaritza kanpainak

Gasteizen bai

Gasteizko merkataritza esparruan, euskararen presentzia eta erabilera sustatzeko bidean sortutako kanpaina. Paisaia linguistikoan, publizitatean, bezeroekiko hizkuntza erabilera egokian eta beste hainbat alorretan, finean, kanpora zein barrura begirako komunikazioan euskararen presentzia areagotzea asmo duen kanpaina.

Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuak ekindako bide hau Arabar Lurraldeko beste hainbat eskualdetara hedatuko da.

Giro onean

Merkataritza eta ostalaritza esparruetarako (dendak, tabernak, azokak, upategiak…) hainbat euskarri argitaratu ditu Euskararen Foru Zerbitzuak azken urteotan, eta Arabako Euskara Zerbitzuen ardura izan da guzti horiek lurralde osora zabaltzea.

Baliabideak:

  1. Hiztegiak
  2. Arabako produktuen fitxak

Lanabes

Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia txertatzea eta handitzea, eta euskara sustatzea dira LANABES proiektuaren helburu nagusiak.

Proiektu honen bidez Arabako alor sozioekonomikoan zeresana duten enpresen eta entitateen sarea ehuntzen joan nahi dugu.

Lanabes webgunera jo.