Gasteizko jaietan, euskaraz han eta hemen

Gasteizko jaietan, euskaraz han eta hemen Gasteizko jaietan ere, euskaraz hitz egin, entzun, jolastu, aritu eta bizitzeko aukera eskainiko diguten hainbat gune izango ditugu. Gasteizko txoko guztiak euskaraz zipriztinduko diren arren, euskarazko musika, bertsolariak eta beste hainbat emanaldi ezberdin eskainiko dituzten gune erreferente hainbat izango ditugu. Txosnagunearekin batera, aurten ere Aihotz plazako txosna GEU elkartearen […]

Gehiago irakurri
Erabilera gorantz doa Araban, poliki bada ere

Erabilera gorantz doa Araban, poliki bada ere Soziolinguistika Klusterrak argitaratu berri ditu 2016an egindako hizkuntzen erabileraren VII. kale-neurketaren emaitzak. Bost urtean behin egiten den neurketa funtsezkoa da euskarak gaur egun bizi duen egoera soziolinguistikoa ulertzeko. Azken neurketako datuen arabera, euskararen kale-erabilera geldialdi-egoeran dago, oro har. Ezagutza gora doan arren, erabileran ez da jauzi nabarmenik ikusten, […]

Gehiago irakurri
Ongi etorri Arabako Euskara Zerbitzuen atarira

Ongi etorri! Arabako Euskara Zerbitzuok badugu gure ibilbidetxoa. Kuadrillaz kuadrilla, erakundez erakunde, euskararen biziberritze-lana planifikatzea, bideratzea eta gauzatzea da gure egitekoa. Horretarako, garrantzitsua da zerbitzu bakoitzak bere eragin-eremuan egiten duen lana, baina pareko garrantzia du elkarlanean aritzeak. Asko dira partekatzen ditugun helburuak, eta horiek lantzeko koordinazioa ezinbestekoa da. Koordinazio-lan horren fruitua dira azken urteotan martxan […]

Gehiago irakurri
ZineAraba, zinema euskaraz aire librean.

Zinemairean izen berriarekin dator: ZineAraba. Aurten ere zinema euskaraz aire librean izango da Lurralde Historikoan. Aldundiaren asmoa gune publikoak eskaintzea da non harreman sozialak euskaraz izango diren. Zinemairean aire libreko proiekzioen agenda izango da hemendik aurrera:  www.zinemaairean.com- Gasteiz, 2017ko uztailaren 5a. ZineAraba izeneko programa –lehen Zinemairean– aire libreko euskarazko zinema zikloaren laugarren edizioa hasiko da […]

Gehiago irakurri
Zineleku 2017 Gasteizen uztailaren 23tik aurrera!

Zineleku 2017, Gasteizen uztailaren 23tik aurrera! Ikus-entzunezko prestakuntza, ekoizpen eta emanaldiak egiteko programa da, Kalakalab-ek antolatua. Helburua ikus-entzunezkoen sortzaile berriei ikuspuntu komunitariotik diziplina-arteko harremana sustatzea da. Murgiltze proiektu hori urtero Euskal Herriko leku batean garatzen da, elkarrekintza eta hartu-emana indartzen dituen gune batean elkarbanatu ahal izateko horrela, sorkuntza esperientzia paregabea. Zinema ikuspuntu ezberdinetatik landu ahal […]

Gehiago irakurri
Aldundiak 75 eta 240 € arteko laguntzak eskaintzen ditu euskaltegietan matrikulatuz gero

Aldundiak 75 eta 240 € arteko laguntzak eskaintzen ditu euskaltegietan matrikulatuz gero Arabako Foru Aldundiak  pertsona helduen euskalduntzea sustatzeko laguntza jarri du abian bigarren urtez jarraian. “Euskara ikasi nahi duten helduak, euskalduntze prozesuan abiatuko diren horiek, ahalik eta erraztasun gehien izatea nahi dugu, eta “hain merituzkoa den helburua lortzen lagundu nahi dugu eragozpen txikienak ere […]

Gehiago irakurri